San Eloi egunarekin hasi dira festak ospatzen Landetan

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 1a, 17:17
San Eloi eguneko bazkaria, Landetan. (Utzitakoa)

Bazkaria egin dute eguerdian Lau Bide jatetxean, eta gauean mus txapelketa jokatuko dute Mendizabal erretegian. Igandean izango dute aurtengo jaien bigarren eta azken eguna.

Gaur, abenduaren 1a, San Eloi eguna da, eta Landetan aurtengo jaien lehen eguna dute zaindariarena. Aspaldiko urteetan ohi dutenez, auzotarren bazkariarekin ekin diote gaurko egunari landetarrek. 30 bat lagun elkartu dira mahaiaren bueltan Lau Bide jatetxean, eta bazkalostea girotzeko bertsoak eta trkiti doinuak ez dituzte falta izan. Gauean, berriz, mus txapelketa jokatuko dute Mendizabal erretegian, 21:30etik aurrera.

Igandean eutsiko diote berriro saneloien egitarauari Landetan, jaien bigarren eta azken jardunaldiarekin. Zezen txikiak eta poniak izango dituzte gaztetxoentzat eguerdian, eta jarraian, herri kirol erakustaldia.

Gaurko bazkariaren beste irudi bat. (Utzitakoa)