Azken erabakiaren esperoan, gaztetxoak danborradarako gogoz

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2023ko urt. 17a, 11:57

Atzo egin zuten haurren lehen entsegua Izarraiz pilotalekuan, nahiz eta umeen danborrada noiz egingo den ziur ez dakiten arren. Izan ere, San Sebastian egunerako eguraldi kaskarra iragarri dute, eta ostegun eguerdian erabakiko dute umeen danborrada ostiralean edo igandean egin. Hala ere, herriko haurrak danborradarako gogoz agertu dira. Atzoko entseguan hartutako irudiekin osatutako bideoa da hau. 

Azpeitiko gaztetxoak ere dagoeneko hasi dira atabalak, banderak eta danborrak astintzen. Atzo egin zuten haurren lehen entsegua Izarraiz pilotalekuan, nahiz eta umeen danborrada noiz egingo den ziur ez dakiten arren.  San Sebastian egunerako eguraldi kaskarra iragarri dutenez, ostegun eguerdian erabakiko dute umeen danborrada ostiralean, San Sebastian egunez, edo igandean egin. Hala ere, herriko haurrak danborradarako gogoz agertu dira.  

Gaur eta bihar ere egingo dituzte entseguak izarraitz pilotalekuan, eta bertan izango dira danbor jotzaile, zuzendari, banderadun eta kantinera txikiak, danborradarako prestatzen.

Erlazionatuak