Festa usaina dario herriari

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 18a, 11:00

Dendetako erakusleihoak apain jarrita dituzte hainbat merkatarik, dozenaka banderola ikus daitezke etxeetako balkoi eta leihoetatik zintzilik eta bada lorategia dotore apaindu duen herritarrik ere.

Eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, azpeitiarrak sansebastianetarako gogoz daude, eta herrian barrena buelta bat ematea nahikoa da horretaz ohartzeko. Dendetako erakusleihoak apain jarrita dituzte hainbat merkatarik, dozenaka banderola ikus daitezke etxeetako balkoi eta leihoetatik zintzilik eta bada lorategia dotore apaindu duen herritarrik ere. Euria euri eta hotza hotz, argi dago festarako gogoak gain hartuko diola eguraldirik makurrenari ere.