Sagarra eraldatzen ikasiko dute datorren igandean Ekoetxean

Aitziber Arzallus 2023ko urt. 21a, 10:00

Familientzako jarduera izango da eta doakoa, baina parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatzita.

Hilaren 29rako, igandea, Sagarrari koxk! tailerra antolatu dute Ekoetxean. Sagarra dolare bidez eraldatzen eta zukua eta sagar patsa egiten ikasiko dute parte hartzen dutenek, eta sagar zukua dastatzeaz gain, sagar patsarekin pasteltxoak ere egingo dituzte. 

Bi orduko iraupena izango du tailerrak, 10:30etik 12:30era, familientzako jarduera izango da eta doakoa, baina parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edo info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatzita.