San Sebastian bezperako zuzeneko saio berezia, bideoan

Julene Frantzesena 2023ko urt. 21a, 20:00

21:30ean hasita, hainbat erreportaje eman zituzten Urola Kostako Hitzak, Uztarriak eta Erlo Telebistak, eta 22:00etan hasita, berriz, zuzeneko irudien emankizuna egin zuten. 23:15ean zuzeneko saio bereziari ekin zioten Mireia Galarza eta Koldo Aldalur kazetariek, eta horiek udaletxera igo ziren hainbat gonbidaturekin hitz egin zuten. Maialen Etxaniz aritu zen danborradako parte hartzaileei galderak egiten plazan.

Irudi ederrak utzi zituen San Sebastian bezperako helduen danborradak, eta horietako asko eta asko zuzeneko saio berezian eskaini zituen UKTk. 21:30ean hasita, hainbat erreportaje eman zituzten Urola Kostako Hitzak, Uztarriak eta Erlo Telebistak, eta 22:00etan hasita, berriz, zuzeneko irudien emankizuna egin zuten.

Ondoren, 23:15ean zuzeneko saio bereziari ekin zioten Mireia Galarza eta Koldo Aldalur kazetariek, eta horiek udaletxera igo ziren hainbat gonbidaturekin hitz egin zuten, hala nola Aitor Exposito karrozaren egilearekin, Mari Jose Bikendi eta Unai Frantzesena 40 urte bete dituen Juan Antxieta musika eskolako ordezkariekin, Ane Umerez eta Uxue Carrasko banderadunekin nahiz Mikel Odriozola Festa batzordeburuarekin eta Nagore Alkorta alkatearekin.

Halaber, zuzeneko emankizunean plazan danborradan parte hartzen ari ziren herritarrei galderak egiten aritu zen Maialen Etxaniz, eta hainbat izan ziren hitza hartu zutenak.

Hona hemen emanaldia oso-osorik.

Erlazionatuak