Sokamutur txikiak jendetza eraman du plazara

Urtzi Oteiza 2023ko urt. 22a, 13:55

12:00etan hasita, sokamuturraren irteera egin dute Erdikalean, eta hainbat haur izan dira sokan. Ondoren, zezen txikiak eta poniak izan dira plazan. Jendetza joan da hara.

Gaur ere zezena izan da protagonista herrian. 12:00etan hasita, sokamuturraren irteera egin dute Erdikalean, eta hainbat haur izan dira sokan. Plazara iritsita, Lopene ganadutegiko zezen txikiekin ibiltzeko aukera izan dute gaztetxoek, baita poniekin ere. Jendetza elkartu da plazan.

Arratsaldean ere sokamuturra izango da, kasu horretan helduena. Ohiko legez, 16:30ean hasiko da Erdikaletik, eta 20:00 arte kalez kale ibiliko dira Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak.