Udal Musika Bandak eta Sorotan Bele taldeko bi kidek kontzertua eskainiko dute martxoan

'Sorotan Bele gogoan' emanaldia Azkoitian izan zen joan zen urrian. (Maxixatzen)

Udal Musika Bandako kideek eta Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak martxoaren 19an eskainiko dute kontzertua Soreasu antzokian. 1990eko hamarkadan hain entzutetsua izan zen taldearen abestiak joko dituzte, Sorotan Bele gogoan izenburupean eskainiko duten emanaldian. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Udal Musika Bandak eta Sorotan Bele taldeko Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak kontzertu berezia eskainiko dute martxoaren 19an, igandez, Soreasu antzokian (18:00). Hain zuzen ere, 1990eko hamarkadan hain entzutetsua izan zen taldearen abestiak joko dituzte, Sorotan Bele gogoan izenburupean eskainiko duten emanaldian. Dagoeneko eros daitezke kontzerturako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean, hamasei eurotan.

Sorotan Bele Hondarribiako taldeak hiru disko atera zituen 1990 eta 1996 urteen artean. Euskal Herriko folk-pop talderik entzutetsuena izan zen sasoi hartan, eta hainbat kanta oso ezagun bilakatu ziren, hala nola Arratsalde honetan, Mariñelaren zain, Zortzi orduko ekintza, Sing-sing-atik-ko folk & rolla, Atalaia eta abar.

Jatorrizko taldeko Sarriegi abeslaria eta Artola gitarra jotzailea Azpeitiko Udal Musika Bandarekin batera ariko dira martxoaren 19an. Xabi Zabala ari da ikuskizuna zuzentzen; izan ere, hark egin zituen bandentzako partituren egokitzapenak. Dagoeneko hainbat izan dira kontzertua eskaini duten herrietako musika bandak, horien artean da, esaterako Azkoitikoa.