Pertsona batek lan istripua izan du goizean Azpeitiko Taula XXI lantegian

Julene Frantzesena 2023ko urt. 23a, 15:08
Danona lantegia izandakoan jazo da ezbeharra. (Euskadiko Suhiltzaileak)

Langile bat sei metroko altueratik erori da lurrera Anardi industrialdeko 1. zenbakian kokatuta dagoen lantegian. Larrialdi zerbitzuak joan dira hara, eta zauritutako pertsona Donostia Ospitalera eraman dute.

Langile bat zauritu da gaur, astelehena, goizean, Azpeitiko Anardi industrialdeko 1. zenbakian dagoen Taula XXI lantegian izan den istripuan. Suhiltzaileek Hitzari azaldu diotenez, pertsona bat sei metroko altueratik erori da lurrera, zehazki, sabaitik bigarren solairura. Larrialdi zerbitzuak joan dira lantegira, eta zauritutako pertsona Donostia Ospitalera eraman dute.