Euskara Mahaia abian jartzeko lehen bilera irekia egingo dute bihar

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 7a, 09:00

Euskara Mahaia abian jartzeko eta 2023ko ekintza plana aurkezteko eta adosteko lehen bilera izango da biharkoa. 18:30erako jarri dute hitzordua, Basazabal jauregian. Bilera irekia izango da; beraz, interesa duen herritar orok izango du azaltzeko aukera.

Udalak duela bi aste aurkeztu zuen 2023-2026 eperako Euskararen Plan Estrategikoa. 150 herritarren parte hartzearekin landutako planak, bost lan ildo eta 50etik gora ekintza jasotzen ditu, azken horietatik hemeretzi aurten martxan jartzea proposatuz. Euskara Mahaiak hartuko du plana garatzeko eta horren jarraipena egiteko ardura, eta mahai hori osatzea eta egonkortzea izango da lehen egitekoa.

Hain zuzen ere, Euskara Mahaia abian jartzeko eta 2023ko ekintza plana aurkezteko eta adosteko lehen bilera bihar, asteazkena, egingo dute, 18:30ean hasita, Basazabal jauregian. Bilera irekia izango da; beraz, interesa duen herritar orok izango du azaltzeko aukera.