Inauteriak 2023

Tabernek otsailaren 17ra arteko epea dute mozorro lehiaketan izena emateko

Aitziber Arzallus 2023ko ots. 8a, 13:48
Haginpe taberna, iazko karnabaletan.

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, Kultur Sailera deituta eman behar da izena. Hain zuzen ere, hilaren 17ra bitartean izango da horretarako aukera. Irabazleak 200 euroko diru saria jasoko du.

Astelehen Karnabal gaueko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek izena eman dezakete dagoeneko. Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman beharko dute tabernetako ordezkariek. Hain zuzen ere, otsailaren 17ra bitartean izango dute horretarako aukera.

Lehiaketan izena eman nahi dutenek udaleko Kultura Sailera jo beharko dute, 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta. Udalak tabernariak ere mozorro festan parte hartzera animatu ditu, eta gogorarazi du karnabal giroko tabernarik onenaren sariaren irabazleak 200 euroko diru saria eskuratuko dutela.