"Osasungintzako murrizketei herri bezala erantzun beharra daukagu"

Urtzi Oteiza 2023ko mar. 18a, 16:30

Osasungintzako murrizketak salatzeko deiari herritarrek emandako erantzunarekin gustura gelditu dira gaur eguerdiko protesta antolatu duten eragileak. Borrokan jarraitzera dei egin diete herritarrei, "asko dagoelako egiteko".  

Gaur eguerdian ehunka lagunek parte hartu dute Osakidetzako murrizketak salatzeko eta osasungintza publiko eta duina aldarrikatzeko Azpeitiko anbulatorioaren aurrean egin duten elkarretaratzean. "Gure kezka zen arazo hau jubilatuen kontua bakarrik ote zen, baina ikusten dena da jende gehiagorengana ere iristen dela eta erantzun beharra daukagula herri bezala, erakundeek ez daukatelako erantzuteko asmorik", adierazi du Laxaro Azkunek, mobilizazioa antolatu duten eragileen izenean. Maite Garmendiak, berriz, eskerrak eman dizkie elkarretaratzean parte hartu duten herritarrei, eta borrokan jarraitzera dei egin die, "asko dagoelako egiteko".