Uztaidun Errekortarien Txapelketak emandakoa, bideoan

Urtzi Oteiza 2023ko mai. 8a, 11:28

Jende ugari bertaratu da Azpeitiko zezen plazara, uztaidun errekortarien saioa bertatik bertara ikustera, eta emozioz betetako arratsaldea igaro dute han bildutako herritarrek.   

Lehendabiziko aldiz, Uztaidun Errekortarien Txapelketa hartu zuen atzo arratsaldean Azpeitiko zezen plazak, eta asko izan ziren ikuskizuna bertatik bertara ikustera joan ziren herritarrak. Luis Miguel Galindo Kimera eta Javier Zabalza errekortariek osatutako bikotea izan zen nagusi.

Kalian Gora elkarte sortu berriak antolatu zuen ekintza, eta elkarteko kideak "oso gustura" gelditu ziren arratsaldeak eman zuenarekin. "Lehen aldiz antolatu dugu maila honetako txapelketa bat Azpeitian, eta balorazioa positiboa da. Eskerrak eman nahi genizkieke atzo arratsaldean zezen plazara bertaratu ziren herritar guztiei".