Ilara handia sortu da erosketa bonuak eskuratzeko

Julene Frantzesena 2023ko mai. 15a, 09:46
Hainbar herritar ilaran, Azoka Plazaren atarian. (Aitziber Arzallus)

09:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:30era erosi ahal izango dira txartelak han nahiz online. Orotara, 4.000 bonu kaleratu dituzte, eta horien %70 izango dira goizean eskuragarri. Arratsaldean, berriz, gainerako %30.

Gaur goizetik eskuragarri dira Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak kaleratutako erosketa bonuak, eta horiek aurrez aurre erosi nahi zituzten herritarrek ilara izugarria sortu dute Azoka Plazaren atarian. Hain zuzen ere, 09:15 alderako plazako arkupeetan barrena luzatuta zegoen ilara.

Hainbat lagun egon dira gaur goizean bonuak eskuratzeko ilaran, plazako arkupeetan. (Aitziber Arzallus)

09:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:30era erosi ahal izango dira txartelak han nahiz online. Zehazki, goizean jarriko dituzte salgai bonuen %70, eta arratsaldean, berriz, gainerako %30. Orotara, 4.000 bonu kaleratu dituzte aurtengo Azpeitia Zaindu kanpainaren barruan.

Bonuen gaineko informazio gehiago, honako lotura honetan eskura daiteke.