San Isidro eguna ospatzen ari dira gaur Aratzerrekan

Julene Frantzesena 2023ko mai. 15a, 13:11

Goizean, suziria botata hasi dute San Isidro eguna, eta ondoren, meza izan da. Bazkaria egingo dute eguerdian, eta arratsaldean, pilota partidak izango dira.

Azken txanpan dira Aratzerrekako San Isidro festak, baina azken eguna iritsi izanagatik, festa girorik ez da falta gaur ere auzoan. Izan ere, goizean hasi dira auzotarrak eta bisitariak San Isidro eguna ospatzen. 11:30ean, suziria bota dute, eta ondoren, 12:00etan, meza izan da, hainbat herritarren doinuek lagunduta.

Elizkizunaren ostean ere jarraituko dute festan. Bazkaria egingo dute, Gariyek eta Lanberri trikitilariek girotuta. Ondoren, 18:00etan, pilota partidak izango dira. Jaiai bukaera, berriz, 20:00etan emango diete, atxurraren jaitsierarekin.