Vespa eta Lambretta motoen topaketa egingo dute igandean Azpeitian

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 19a, 10:00
2019an egin zuten topaketako irudi bat.

Skuterrak elkarteak antolatu du topaketa. 10:00etan plazan elkartuko dira, eta gero, Sanagustin kulturgunean egingo dute bazkaria.

Skuterrak elkarteak antolatuta, Vespa eta Lambretta motoen zaleek topaketa egingo dute igandean Azpeitian. 10:00etarako herriko plazan jarri dute hitzordua, eta eguerdian Sanagustin kulturgunean egingo dute bazkaria.