Jose Luis Ibarzabalek jaso du 2023ko COFAE saria

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 21a, 11:53
Jose Luis Ibarzabal atzo, Leioako Umore Azokan egin zuten sari banaketa ekitaldian. (COFAE)

Arte eszenikoen azoken koordinakundea da COFAE, eta Ibarzabalek 26 urtez Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko teknikari karguan egindako lana aitortu nahi izan du; izan ere, antzerkiaren arloan lan handia egindakoa da azpeitiarra. Atzo izan zen sari banaketa ekitaldia, Leioako (Bizkaia) Umore Azokan.

Jose Luis Ibarzabal azpeitiarrak atzo jaso zuen 2023ko COFAE saria, Leioako (Bizkaia) Umore Azokan egindako ekitaldian. Arte eszenikoen azoken koordinakundea da COFAE. Ibarzabalek 26 urtez (1996-2022) jardun zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko teknikari karguan lanean, zehazki, antzerkiaren arloan. Eremu horretan egindako lana aitortu dio arte eszenikoen azoken koordinakundeak emandako sariarekin. Ibarzabalek martxoan jakin zuen epaimahaiaren erabakia, eta azpeitiarrak "sorpresaz" eta "hunkituta" hartu zuen berria.

Saria emago ziotela jakin eta gutxira, Maialen Etxaniz kazetariak Uztarriaren apirileko aldizkarirako elkarrizketa egin zion Ibarzabali. Irakurri, hemen.