Arropa serigrafiatzen ikasi dute Ekoetxean

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 21a, 13:42

Etxetik eramandako hiru arropa edo osagarri pertsonalizatzeko aukera izan du parte hartzaile bakoitzak, eta horiek trukatzeko aukera ere izan dute. 16 urtetik gorakoentzako jarduera izan da gaurkoa.

Arropari beste aukera bat ematea helburu hartuta, arropak serigrafiarekin pertsonalizatzen ikasteko aukera izan dute gaur goizean Ekoetxera bertaratu diren herritarrek. Ekoetxeak normalean haurrei edo familiei zuzendutako jarduerak antolatzen dituen arren, gaurkoa 16 urtetik gorako gazteentzat eta helduentzat izan da saioa. Ekonomia zirkularra ere landu dute tailerrean, eta beraz, arropak elkartrukatzeko aukera ere izan dute hara joan direnek.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)