40 bat motozale bildu ditu Skuterren Topaketak

Aitziber Arzallus 2023ko mai. 21a, 17:15

Euskal Herriko hainbat tokitako Vespa eta Lambretta zaleak elkartu dira gaur Azpeitian. Goizean eta eguerdi partean, plazan izan dira motoak ikusgai.

Euskal Herriko hainbat tokitako Vespa eta Lambretta zaleak elkartu ditu gaur Azpeitian egin dute Skuterren Topaketak. 10:00etatik 11:00etara artean, antolatzaileek harrera egin die parte hartzaileei plazan; 11:ooetan, motoan kostatik itzulia egin dute; eta Azpeitira bueltan, Sanagustin kulturgunean bazkaldu dute bazkaltzeko. Bitartean, motoak herriko plazan eduki dituzte erakusgai.