Energiaren kontsumo arduratsuaz ipuin kontaketa izan dute Ekoetxean

Nerea Uranga 2023ko ira. 17a, 14:39

Eskatu, gastatu eta bukatu ipuin kontaketa saioa izan dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean, haurrei eta familiai zuzenduta.

Haurrei eta familiei eskainitako ekintza izan dute gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean, 11:00etatik 12:00etara. Eskatu, gastatu eta bukatu. Hobe genuke arduraz jokatu izeneko ipuin kontaketa saioa egin dute Ekoetxean, energiaren kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientziatzeko.