'Hi! Selfie' saioarekin hasiko dute Jostarratz egitasmoaren bigarren edizioa

Intza Trula 2023ko aza. 28a, 10:00
Joan den ikasturteko Jostarratz egitasmoko ginkana saioa. (Aitziber Arzallus)

Joan den ikasturtean jarri zuten abian herriko ludotekek Jostarratz: herriko haurrei eta helduei aisialdirako espazioak eskaintzea eta euren arteko harreman parekideak sustatzea helburu duen egitasmoa. Bihar arte izango dute herritarrek izena emateko aukera.

Jostarratz egitasmoaren lehen saioa egingo dute abenduaren 1ean, Hi! Selfie ekintzarekin. Bigarren urtez jarraian antolatu dute ekimena udaleko Gazteria Sailak, herriko ludotekek eta Bertan Merkatari Elkarteak elkarlanean,  herriko haurrei eta helduei aisialdirako espazioak eskaintzeko eta euren artean harreman parekideak sustatzeko asmoarekin. 

Hori horrela, abenduaren 1ean, 17:15etik 19.00etara elkartuko dira parte hartzaileak plazan. Ekintza HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta haien gurasoei dago zuzenduta, baina antolatzaileek azaldu dute 5 urtetik beherako anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dutela. Halaber, beharrezkoa izango da lau umeko heldu batek izena ematea. Parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dute lotura honetan.