Energia fakturak ulertzen ikasteko tailerra antolatu dute etzirako

Intza Trula 2024ko ots. 19a, 14:43
Fakturak ulertzeko ikastaroa antolatu dute asteazkenerako. (Artxibokoa)

18:30ean hasiko da energia fakturen inguruko ikastaroa, Basazabal jauregian. Enherkom energia berriztagarrien komunitateko kideek dinamizatuko dute saioa.

Argindarraren eta gasaren fakturak ulertzen ikasteko saioa antolatu du Azpeitiko Udalak asteazkenerako. Basazabal jauregian izango da, 18:30ean, eta Enherkom energia berriztagarrien komunitateko kideak izango dira ikastaroa gidatuko dutenak.

Besteak beste, energia fakturetako kontzeptuak ulertzea izango da ikastaroaren helburua. Honakoak izango dira landuko dituzten gaiak: merkatu erregulatua eta librea, etxeko energia fakturak, energia nola aurreztu eta kontsumo arduratsua. Bi ordu inguru iraungo ditu saioak.