Isurketa izan da Errezil errekan

Ihintza Elustondo 2024ko ots. 21a, 19:45

Azpeitiko Udalak baieztatu duenez, enpresa batek isuria izan du, eta horren eraginez, ibaiak ur zikinak garraiatu ditu arratsaldean. Ertzaintza eta Gipuzkoako Urakeko langileak bertaratu dira errekara, eta zer gertatu den ikertzen ari dira. 

Isurketa izan da arratsaldean Errezil errekan. Azpeitiko Udalak baieztatu duenez, enpresa batek isuria izan du, eta horren eraginez, ibaiak ur zikinak garraiatu ditu arratsaldean. Udalaren arabera, Ertzaintza eta Gipuzkoako Urakeko langileak bertaratu dira errekara, eta zer gertatu den ikertzen ari dira.

Herritar batek jakinarazi dio Uztarriari Gazteko zubi parean erreka zikina zetorrela, 18:00 aldera. Hark nabarmendu duenez, berniz usaina zegoen errekaren inguruan. Irudietan ikus daiteke errekak arratsaldean zehar izan duen itxura.