I. Zortziko Eguna ospatu dute asteburuan

Iraia Oteiza 2024ko api. 2a, 15:52
I. Zortziko Eguneko irudia. (Zortziko zezenzale elkartea)

Zortziko zezenzale elkarteak bere eguna ospatu zuen aurrenekoz larunbatean. Elkarteak eskerrak eman dizkie eguna aurrera ateratzen lagundu zien guztiei.

Zortziko zezenzale elkarteak I. Zortziko Eguna ospatu zuen larunbatean. Elkartearen aurkezpen formala egin zuten aurrena, eta Asier Etxaniz Campos Kinttela eta Pablo Hernandezen erakustaldiarekin, kapea txiki batekin eta bazkariarekin borobildu zuten eguna. 

Elkarteak eskerrak eman nahi  izan dizkie Albara ganadutegiari, Izaro Zubillagari, Munatei erretegiari, erakustaldian parte hartu zutenei zein bertaratu ziren guztiei I. Zortziko Eguna posible egin izanagatik.