Kantuz girotutako gaztaina erre jana egingo dute azaroaren 5ean Beizaman

Andoni Elduaien 2022ko urr. 26a, 09:00

Gaztaina erre janean parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, eta horretarako azken eguna azaroaren 3a da, osteguna.

Beizamako Hirusta Kultur Elkarteak antolatuta, afaria egingo dute azaroaren 5ean, larunbata Beizamako ostatuan. 20:30ean hasiko da afaria, eta ondoren, gaztaina erreak izango dira postrerako. Afalostean, Iñaki Labaka musikariak lagunduta, euskal abestiak kantatuko dituzte. Afarira joan nahi duenak, izena eman beharko aurrez herriko tabernan, eta horretarako azken eguna azaroaren 3a da, osteguna.