Juanita Olazabal omenduko dute igandean Beizaman

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 20a, 10:03
Juanita Olazabal. (Utzitakoa)

Herrian zein elizan "egindako lana eta inplikazioa eskertzeko" antolatu du ekitaldia Parrokiako komisioak. 10:15eko mezaren ondoren egingo dute.

Juanita Olazabali omenaldia egingo diote igande honetan, apirilaren 23an, Beizaman. "Juanitak bere bizitzaren zati bat Beizamako herriari laguntzen eta elizako lanak egiten" eman duela gogoratu du omenaldia antolatu duen Parrokiako komisioak, eta herrian zein elizan "egindako lana zein inplikazioa eskertzeko" prestatu dute igandekoa.

10:15eko mezaren irteeran, eliz atarian egingo dute Olazabalen omenaldi ekitaldia. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Ostatuan.