Gaur auto baten jabeak ezustekoa hartu du Getarian. Izan ere, kotxea moilatik behera joan zaio. Zorionez ez da uretara erori, itsasontzi bat parean tokatu eta portua eta itsasontziaren artean geratu baita kateatuta.
Arratsaldean garabiarekin atera dute autoa.