Irailetik aurrera ikusi ahal izango da ETB1en Gailurra Xtreme Hiru Erregeen Mahaia telebista saioa, eta denboraldi berrian 22 lehiakidek parte hartuko dute. Tartean dira eskualdeko hiru lagun: Ana Carcamo Azkoitiko bizilaguna, Joxe Apalantza errezildarra eta Ion Larrañaga zumaiarra. Lehiakideek hainbat erronkari egin beharko diote aurre Hiru Erregeen Mahaiko tontorrera iristeko.