Zestoarrak askotariko dantzez eta emakumeez hitz egin zuen atzo, osteguna, bere bakarrizketan.
Maria Blanco zestoarra ETB1 kateko Barre librea saioan agertu zen atzo, osteguna. Blancok askotariko dantzen eta emakumeen inguruan egin zuen bakarrizketa; saioaren gidariek castinga egin zuten duela hilabete batzuk, eta horietako batean parte hartu zuen zestoarrak. Honako lotura honetan ikus daiteke bakarrizketa, osorik.