mai 29, 12:08 Urola kosta
Akordioetarako tarte gutxi utzi dute herri gehienetan boz-emaleek. Gorakada nabarmena izan du EH Bilduk ia herri guztietan. Zabalik da akordioak egiteko epea, eta alkatetzak alda daitezke Azkoitian eta Zarautzen.
mai 28, 20:08 Errezil
Koldo Arzallus izango da Errezilgo alkatea, EH Bilduk 189 boto eskuratuta (%62,79). Errezilgintza alderdiak, berriz, 108 boto lortu ditu (%35,88). Udaleko zazpi jarlekuetatik bost EH Bildurentzat izango dira, eta beste biak Errezilgintzarentzat.