Magia poteoa egingo dute gaur Errezilen

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 25a, 09:58
Niala magoa.

20:15etik 21:45era bitartean, Niala magoa ibiltari arituko da Akerran, Borondegin eta Erniopen.

Gaztetandik kultur elkarteak Errezilgo Udalaren laguntzarekin antolatuta, ekintza berezi bat egingo dute gaur –ostirala– herrian. Hain zuzen ere, magia poteoa egingo dute, pintxo poteoaren eguna dela aprobetxatuz. Niala magoa ibiltari arituko da Akerran, Borondegin eta Erniopen. 20:15etik 21:45era bitartean egingo dute ekintza.