Rolek eta estereotipoek seme-alaben heziketan duten pisuaz ariko dira bihar Errezilen

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 26a, 18:07
San Martin Herri Eskolan egingo dute mahai ingurua. (Eskolatxikiak.eus)

Mahai ingurua egingo dute San Martin herri eskolan, Harremanak hezkuntza elkarteko Miren Aiertzarekin eta Mireia Agirrerekin.

Rolak eta estereotipoak seme-alaben heziketan izenburuarekin mahai ingurua egingo dute bihar arratsaldean Errezilen. Saiaz gizarte zerbitzuetako mankomunitateak antolatu du saioa. Harremanak hezkuntza elkarteko Miren Aiertza eta Mireia Agirre hizlariak gonbidatu dituzte mahai ingurura, eta gaian interesa duen orok parte hartu ahal izango du solasaldian.

16:30ean jarri dute hitzordua, San Martin Herri Eskolako ingeleseko gelan.