Akertxokoko Gabonetako ekintza berezietan izena emateko epea zabaldu dute

Nerea Uranga 2023ko abe. 4a, 16:50
Haur batzuk Akertxokon jolasean, 2019an. (Mailo Oiarzabal)

Abenduaren 23an, 26an, 27an eta 29an eta urtarrilaren 2an eta 4an antolatu dituzte Gabonetako ekintzak Akertxokon. Adinaren arabera banatuta, HH5etik Batxilergoko 2. mailara artekoentzako prestatu dituzte. Izena emateko epea abenduaren 15ean bukatuko da.

Gabonetako eskaintza berezia prestatu dute Errezilgo Akertxokon haur eta gazteentzako. Ekintzak HH5etik hasi eta Batxilergoko 2. mailara artekoentzako prestatu dituzte, egun desberdinetan eta mailaka. Izena emateko epea zabalik dago, eta abenduaren 15era artekoa da. izena udaletxean edota Akertxokon eman daiteke, 25 euro ordainduta.

Honakoa da Akertxokon prestatu duten Gabonetako eskaintza berezia:

  • Abenduak 23, larunbata. 17:30etik 21:30era, DBH 1etik Batxilergoko 2. mailara artekoentzat. Gabon gailetak eta afaria.
  • Abenduak 26, asteartea. 10:00etatik 13:30era, HH5etik Batxilergoko 2. mailara artekoak Gabon kantak abestera irtengo dute.
  • Abenduak 27, asteazkena. 10:00etatik 17:00etara, HH5etik LH6ra artekoek, Izar parkera irteera egingo dute.
  • Abenduak 29, ostirala. 10:00etatik 17:00etara. DBH1etik Batxilergoko 2. mailara artekoentzako Txuri Urdinera irteera antolatu dute.
  • Urtarrilak 2, asteartea. 10.30etik 13:30era, HH5etik LH3ra artekoentzako, Gabonetako sukaldaritza ekintza.
  • Urtarrilak 4, osteguna. 10:30etik 13:30era, LH4tik LH6ra artekoentzako, Gabonetako eskulanak ekintza.