Goizean elkartu dira plazan, handik abiatuta itzulia egin dute bailaran, eta bazkaltzeko itzuli dira Azkoitira. 18:00etan Miguel Motok emango duen trial ikuskizunarekin borobilduko dute eguna.
09:30ean irekiko dute bazkarirako izen-ematea, eta itzulia egin ondoren, herrian elkartuko dira berriro bazkaria egiteko. Arratsaldean, trial erakustaldia izango da herriko plazan.
Praka Motxakin eta Artxabentura udalekuetan izena emateko epea atzo ireki zuten, eta maiatzaren 20ra bitartean egongo da zabalik. Astebeteko txandak antolatu dituzte eta plazak mugatuak dira; hori horrela, udalekuen plaza kopurua baino haur gehiagok ematen badu izena, zozketa egingo dute hilaren 25ean. Trebatzen udako tailerretan izena emateko epea, aldiz, ekainaren 12an itxiko da.
Sonia Vazquez udaleko Gazteria zinegotziak azaldu duenez, aurten "sekula baino eskaintza zabalagoa" antolatu dute udalekuen eta tailerren artean, eta "lasaitasuna" eskatu die herriko familiei. Udalak jakinarazi duenez, Alai Batza elkarteak aurten ezingo du Uztaila Jolasean udalekurik antolatu kontratazio legea tarteko, eta lehiaketa publikora atera du udalekuen antolakuntza.
Dagoeneko erabilgarri da parkea. Zestoako Udalak gauzatu du proiektua, eta orotara, 25.122 euroko aurrekontua izan dute lanek.
Ohiturei jarraituz, gaur eguerdian herri bazkaria egin dute Munoako karpan, Zarauzko XX. Garagardo Azokaren barruan, eta espero bezala, giroa ezin hobea izan da. Azokaren irekierarako salduta zituzten gaurko bazkaritarako 250 txartelak; jendea gogotsu zegoen, beraz. Jaiari segida emateko, 22:00etan hasita, Kenbat taldeak kontzertua emango du.
Aste Santuko jaiegunetan, martxan izango da Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trena. Gaurkoan, jendetza elkartu da museoan.
10:00etatik 11:00etara bitartean elkartuko dira plazan, eta kostatik itzulia egin ostean, bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean.
Ostiraletan, Natur Eskolako lehen solairuan elkartuko dira, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Eva eta Idoia izango dira saioen gidariak, eta udalak josteko bi makina jarri ditu herritarren eskura.
Maiatzaren 11ra arte izango da udalekuetan izena emateko aukera. Liburutegian eskuratu ahal izango dira izen-emate orriak. Begirale aritu nahi dutenek ere dagoeneko eman dezakete lanpoltsarako izena.
Sei eguneko bidaia egingo dute irailaren 14tik 20ra bitartean. Dagoeneko zabalik da bidaiarako izena emateko epea, eta interesa dutenek Azpeitiko Halcon bidaia agentziarekin jarri beharko dute harremanetan.
Urtero bezala, salda eta pintxoak dastatzeko aukera izan da bertako txabolan eta trikiti doinuek girotu dute goiza.
Turismo Bulegoak sortu du eguna herriko hainbat eragilerekin lanketa eginda eta familia turismoa sustatzea helburu hartuta.