'Historia iraultzailetik prozesu sozialistara!' lelopean, manifestazioak egingo dituzte Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Azkoitian eta Zestoan 18:00etan eta Azpeitian 20:00etan abiatuko dira, hiruetan herriko plazatik. "Desjabetuoi geure memoriaren jabetza ere ukatua zaigun honetan, langileona dena langileongandik eta langileontzat aldarrikatzera" datozela adierazi dute, "antolakuntza komunista aldarrikatzera; tradizio iraultzailetik ikasita, kultura sozialista bat eraikitzera, bidean bakoitzak ahal duena emanez, ezer ez daukatenengatik".
ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK sindikatuek deitu dituzte langile publikoak mobilizatzera. Azpeitian egin dute elkarretaratzea, 10:00etan, udaletxearen parean. Apirilaren 22an, berriz, greba egiteko asmoa dute.
LABeko kideek azaldu dutenez, "argi" dute lanpostuen defentsarako "bide berezitu bat" hasi behar dutela; izan ere, sindikatuaren arabera, "aldaketa" da bide bakarra. Maiatzaren Lehengo eskualdeko mobilizazioa Azpeitian egingo du LABek: 12:00etarako manifestazioa deitu du, plazatik hasita.
Trantsizio energetikoa "gizarte gisa daukagun erronketako" bat dela nabarmendu du Jose Ignacio Asensio Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak. Horren ildotik, Aldundiak Europako funtsak "mobilizatu" nahi ditu, Gipuzkoako udalek, herritarrekin batera, baliabide ekonomiko horiek "aprobetxatu", eta trantsizio energetikoa azkartzeko.
Maiatzaren 3ra bitartean eman ahal izango da izena, eta horretarako hainbat baldintza bete beharko dituzte hautagaiek. Gainera, eskaera orriarekin batera zenbait dokumentu aurkeztu beharko dituzte horiek.
Azpeitiko Tren Museoan ilara luzeak, Zumaiako flyscha ezagutzeko barkua aurrera eta atzera eten gabe, Zarauzko Arte eta Historia museoan ohi baino jende gehiago, eta Zestoako Ekainberri eta Lilin tokirik gabe. Bertakoa ikusiz eta bertakoaz gozatuz igaro dituzte herritarrek eta bisitariek opor egunak, eta aipatutako museo eta bisitetako arduradunak gustura dira bisitari kopuruekin, bideo-erreportaje honetan kontatu dutenez.
Apirilaren 20an, 21ean eta 22an eskainiko dituzte informazio saioak, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan. Bertan parte hartzen dutenek TicketBAI edo aurrerantzean TBAI bezala ezagutuko den tresnaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izango dute. Sustatzaileek azaldu dutenez, TBAI indarrean jartzen dutenetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona guztiek fakturazio softwarea erabili beharko dute, eta horren erabileraren inguruan arituko dira antolatutako saioetan.
Apirilaren 30era arte egin daitezke eskaerak, eta horiek korreo elektronikoz edo erregistro elektronikoz entregatu beharko dira. Ostalariek, merkatariek eta ostatu turistikoek eskatu ahalko dituzte laguntzak. Hemen ikus daitezke oinarriak, baita eskaera orria deskargatu ere.
Dena ondo bidean, urte amaierarako martxan izango da Macarbox enpresaren planta berria Zumaian. Egurkok zuen pabiloian zabalduko dute, eta lanpostu gehienak makina-erraminta arlokoak izango dira.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren ustetan, 2013an onartutako Azpeitiko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrak ez du debekatzen Corrugados Amuen irekitzea. "Plan orokorrak baimentzen du; ez da hirigintza arazorik, baina arazo politiko bat dago".
Hasi berria da antxoaren kanpaina, eta aurreikuspen onak dituzte arrantzaleek. Hala ere, antxoaren kuota kudeatzea beren esku egotea nahiko lukete, berdelarekin eta txitxarroarekin gertatzen den bezala. Aurrera begira, arrantzale gazteak ezin erakartzeak kezkatzen ditu gehien. Batez ere patroiak eta mekanikariak behar dituztela diote. Getariako Elkano kofradiako idazkari Josu Ezenarroren hitzak jaso ditu erreportajean aste honetako 'Gipuzkoako Hitza'-k.
Merkatari eta ostalariei zuzendutako dirulaguntzak dira, eta maiatzaren 15a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna. Udaletxean bertan nahiz erakundearen egoitza elektronikoan egin daiteke eskaera.