Duela bi urte gaurko egunez igaro zen Korrika eskualdeko herrietatik. Bi urtean behin egiten da Korrika, baina aurten, pandemia tarteko, ezin izan da egin euskararen aldeko ekimenik jendetsuena. Hori dela eta, 22. Korrika 2022ra atzeratu behar izan dute sustatzaileek. Atzera begira jarri da Erlo Telebista 2019ko edizioaren irudiak berreskuratzeko.
Euskara Foroa sortu dute Zestoan, herriko euskararen egoerak kezkatuta. Erabilera sustatzeko estrategia eratzea dute xede, baina lehenik euskararen erabileraren kale neurketa egingo dute. Herritarrek neurtzaile lanak egiteko izena eman dezakete dagoeneko.
Pediatra euskalduna bermatzea eskatu dute beste behin ere Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek. Gai hau jasotzen duen mozioa udal bilkuretara eramango dute datozen egun edo asteotan.
AEK-k 'Bultza euskaltegiak! Bultza euskara' dinamika hauspotzeko ekitaldiak egin ditu gaur Euskal Herriko 80 herritan. Eskualdean ere izan da ekintzarik. Bertsoek, musikak eta euskararen aldeko aldarrikapenek hartu dituzte gaur Azkoitiko, Getariako, Orioko eta Zumaiako plazak.
AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamika jarri du abian, eta iganderako ekitaldi xumeak deitu dituzte Euskal Herri osoan; Azkoitia, Getaria, Orio eta Zumaian ere egingo dute.
Euskararen arnasguneen garrantzia nabarmentzeko helburua duen Arnasa Gara kanpainaren bigarren fasea aurkeztu dute Uemak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Horretarako, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko zortzi bideo labur sortu dituzte, eta horiek zabalduko dituzte hurrengo bi hilabeteotan. Eñaut Elorrieta Getariako bizilaguna, Erika Olaizola azpeitiarra eta Sambou Diaby oikiarra izango dira egitasmoan parte hartuko duten protagonistetako batzuk.
Zarauztarrak eta azpeitiarrak, beste ikasle batzuekin batera, CodeSyntax enpresak euskara bultzatzeko garatu dituen hainbat proiektu aztertu ditu gradu amaierako lanean.
Atzo banatu zituen aurtengo ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzak, Bilbon. Hamazazpi erakundek lortu dute ziurtagiriren bat, bederatzi dira goi mailakoa eskuratu dutenak, eta horietako bat da Elikagunea kudeatzen duen kooperatiba.
Hiru pertsona izan dira saridunak; joko bakoitzeko saridun bat.
Euskaraldiaren barruan 'Txor-txor' bakarrizketa saioa eskaini zuen Arriolak atzo, igandea, Errezilgo frontoian. Hainbat lagun izan ziren emanaldiaz gozatzen.
Errigoraren aurtengo 'Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka' kanpaina bukatuta, saskien banaketari ekin diote antolatzaileek. Urola Kostako sei herritan egin dute kanpaina eta 636 saskiren eskaria jaso dute, guztira. Izurritea tarteko, aurtengoa kanpaina berezia izan dela azaldu dute, baina emaitza bikaina izan du: 302.000 euro bildu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematera bideratzeko.
Euskaltzaleen Topaguneak proposamen hori plazaratu du, hala "Euskaraldia ikusgarriago egiteko eta, bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko". Bost eurotan daude salgai banderatxoak.