Bazkideen, irakurleen eta herritarren iritzia ezinbestekoa izango da UKT kooperatibako hedabide bakoitzaren etorkizuneko erronkak finkatzeko. Horretarako, inkesta bat jarri du martxan Urola Kostako Hitzak.
Zestoako Gazte Asanbladak eta Zestoako Saharauien Elkarteak deitu dute elkarretaratzea. Marokoko indar polizialen erasoen aurrean, "giza eskubideak errespetatzeko" eskatu diete nazioarteko komunitateari.
Urrian izan zen Kode Astea Europan, "programazioa eta alfabetatze digitala modu interesgarri eta entretenigarrian" lantzea duena helburu. Parte hartu zuten Urola Kostako ikastetxe publikoek ere, elkarrekin, eta bikaintasun ziurtagiria eskuratu du haien proiektu bateratuak.
Azkoitia eremu berdetik horira pasatu da atzera, eta eremu horian jarraitzen dute Azpeitiak, Oriok, Zarautzek eta Zumaiak ere.
Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak laugarren Landaola sariak banatuko ditu martxoaren 5ean. Erakunde pribatuek Gipuzkoan sustatutako proiektuen saria jasotzeko bost hautagai izendatu ditu Landaolak; tartean, Azpeitiko Bertan merkatari elkartea, Enkarguk egitasmoagatik.
Azkoitia, hamalau eguneko 100.000 biztanleko 58,42ko intzidentzia tasarekin, eremu berdera pasatu da. Azpeitiak, Oriok, Zarautzek eta Zumaiak horian jarraitzen dute, eta horietako gehienetan intzidentziak behera egin du atzotik.
Arkamurka Natura Elkarteak honako bideoa helarazi dio HITZAri, "ironiaz" salaketa egiteko. Gaur bertan grabatu dute bideoa, Laurgainen, Pagoeta mendian.
Otsailaren 20an ekingo diote Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintzari, eta martxoaren 6an izango da itxiera ekitaldia. 'Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!' lema hartuta, aurtengoan migrazio politikak, mugak eta transnazionalak jarriko dituzte jo-puntuan. Zapiak egingo dituzte ibilbidean zehar, amaiera ekitaldira eramateko.
'Aldaketa garaia da' izenburupean, energiaren gaia gizarteratzeko hiru saio izango dira otsailan eta martxoan. Herrian sortu daitezkeen alternatiben inguruan sakontzeko aukera izatea nahi dute.
Orioko hainbat gunetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar, 14:00etatik 18:00etara bitartean.
Azken hilabeteetan atzeko lanetan ibili ostean, Azkoitiko Gazte Asanbladak aurkezpen irekia egingo du hilaren 20an Azkoitiko Elkargunean 17:00etan hasita. Bertan azalduko dituzte taldearen ikuspuntua eta datozen hilabeteetarako dituzten asmoak.
Ertzaintzak Hitzari azaldu dionez, auto bat irauli egin da 18:00 aldean, eta gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute zaurituta.