Maiatzaren 5ean izango da bilera hori, eta eragileen ordezkariei ez ezik, herritarrei ere azaltzeko deia egin diete. Beste bi kultur ekitaldi ere iragarri ditu udalak: maiatzaren 5ean Thierry Biscaryk kontzertua emango du kiroldegian, eta maiatzaren 9an, Uztapideren jaiotzaren urteurrena ospatzeko bertso egingo dute izen bereko plazan.
Ohiko kalejira gabe, baina aurten ere egin dute 'Galtxagorrien jaitsiera' Zarauzko Jalgi Dantza Taldeko kideek.
Aurten ez da karnabalik ospatuko Azpeitian. Aurten ez da sokamuturrik izango, ezta Elegante Egunik ere. Aurten ez dira kolorez eta irudimenez jantziko Azpeitiko kaleak. Ez dugu herriko plaza jendez beteta ikusiko eta ez dugu elkarrekin "Hementxe dala!" kantatzerik izango. Iristear dagoen asteburuan, igandean, hasiko ziren karnabalak Azpeitian, Elegante Egunarekin. Karnabalak modu berezian bizi dituzte Belen Zendoiak, Alex Berasategik eta Esteban Camposek, eta haiekin solastu da Erlo Telebista karnabalik gabeko urte honetan dituzten sentipenez solasteko.
Kaldereroak urtero-urtero ibiltzen dira Azpeitiko kaleak alaitzen, eta gaurko egunez atera beharko lukete kalejiran. Osasun krisia dela eta, ordea, gaurkoan ez da kaldererorik izango Azpeitian. Horren faltan, Erlo Telebistak bideo bat osatu du 2001. urteko kaldereroen irudiekin.
Matxinbentako taldeak urte asko egin ditu Santa Ageda bezperan hutsik egin gabe eskean, goizetik gauera, baina aurten derrigortutako etena izango du usadioak.
Otsailaren 13an eta 14an izango dira Inauteriak, baina oraingoan Zarautzen ez dira egingo aurreko urteetan izan diren ekimenak. Dena den, etxetik Inauterietako Konpartsan parte hartzera dei egin du udalak: prest dute aurtengo koreografia, eta zarauztarrek etxean dantzatzea eta bideoan jasotzea da udalaren asmoa.
San Valentin eguna aitzakiatzat hartuta, amodioa izan da aurtengo Inauterietako konpartsa bereziaren gaia. Ohiko erakustaldirik egin ezin denez, koreografia ikasi eta taldeka grabatu dituzte zatiak parte hartzaileek.
'Maitasuna' izango da bideoen gaia, eta otsailaren 2a izango da bideoak bidaltzeko azken eguna. Parte hartzaileen artean hainbat bazkari zozkatuko dituzte Euskalduna tabernan.
Erakundeak azaldu du antolatuta ziren ekitaldi guztiak bertan behera gelditu direla, "gerta daitezkeen arazoak eta jende pilaketak saihesteko".
Bereziki azpimarratu du Xabier Txurruka alkateak botiloi eta orgen debekua. Euskal Astearen bueltako kultura ekitaldiak ez dituzte bertan behera utziko.
Pagoeta Egunean mendi tontorrean sortzen den giroa eta jende pilaketak ez dira bateragarriak COVID-19ak eragindako egoeran hartu beharreko neurriekin.