Manu Larrañaga (Azkoitia, 1962) azken hamar urteetan Anaitasuna mendi bazkunako batzordeko kidea izan da. Atzo, Azkoitiko mendizale elkarteko batzorde berria aukeratzeko ezohiko batzarra egin zuten, eta mendizale gazte talde baten esku utzi dute mendi elkartearen ardura. Larrañagak azaldu duenez, 350 bazkide inguru ditu Anaitasuna MBk.
Mundu osoko 60 eta 64 urte bitarteko arraunlarien mailan lehiatu da Orio AEko estropalaria, eta gaur jokatu du estropada etxeko ergometroan.
Mendigunean zehar egin daitezkeen hainbat ibilbide batu ditu Beristainek euskarazko webgunean.
Jon Gurrutxagak babestu du orain arte ere Zarauzko futbol eskola, Amezti Gain Sagardotegiarekin, eta horrela izaten jarraituko du aurrerantzean ere, oraingoan Olatu Gain erretegiarekin. Zuzendaritzako kideek eta Leire Arana Kirol zinegotziak "eskerrak" eman nahi izan dizkiete Gurrutxagari, "bizi dugun egoera zailean eskola futbolaren proiektuan sinesten jarraitzeagatik".
Boardercross proban urrezko domina lortu du snowboardeko Munduko Kopan getariarrak, Pyhan (Finlandia) gaur jokatu den txapelketaren bigarren saioa irabazi ostean.
Elite eta 23 urtez azpikoen Zumaiako XIII. Saria jokatuko da bihar. 112 kilometroko bidea osatu beharko dute eskualdeko errepideetan zehar. 190 txirrindulari inguruk hartuko dute parte.
Elordik eta Garmendiak Egiguren eta Ruiz izango dituzte parez pare promozio mailako neurketan. Lehen mailako partida Altunak eta Mariaezkurrenak Ezkurdiaren eta Galartzaren aurka jokatuko dute.
Aurtengo lehen sei hilabeteetako kuota kobratu du dagoeneko Azpeitiko Kirol Patronatuak, eta joan den urteko hobariaren zati proportzionala aplikatu dute. Ekainetik aurrera hilero kobratuko dute kuota, falta diren hobariak aplikatuta.
Batzarrean puntu bakarra izango dute hizpide, batzorde aldaketa, hain zuzen.
Taj Burrow surflari australiarrak probatu ditu lehiaketako taula guztiak, eta ebatzi du hirugarren postua ematea Axel Lorentzek diseinatutako oholari.