GI-2634 errepidean, Azkoitia eta Elgoibar artean gertatu da ezbeharra. Ertzaintzaren arabera istripuan ez da zauriturik egon, baina erreietako bat itxitako dago uneotan.
GI-631 errepidean izan da istripua, Arroako tunelaren inguruan. Ertzaintzak adierazi duenez une honetan itxita dago errei bat, eta zauriturik izan ez den arren auto ilarak sortu dira inguruan.
Eskolan Gabonetarako erabiltzen duten gorostia landatu dute LH 5. eta 6. mailetako ikasleek. Bestalde, Santa Ageda bezperan irratsaioa eskainiko dute Hitz eta Pitz irratian.
GI-2634 errepidean izan da ezbeharra, Elgoibarko noranzoan, eta une honetan itxita dago errei bat. Gidarietako bat ospitalera eraman dute zauri arinekin.
414 PCR eta antigeno proba egin ziren herenegun Aizarnazabalen, eta horietatik 9k eman zuten positibo, %2,1ak. Uneotan, 70 positibo inguru daude herrian, eta 100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa 7.000tik gorakoa da.
5.587 zenbakia izan da hirugarren saria, eta horietako txartel bat Azkoitian saldu zen, Kale Nagusiko 37. zenbakia duen administrazioan.
Apirilaren 14an hasiko da ikastaroa, eta maiatzaren 19an amaituko da. Saioak asteazkenetan izango dira, Elkargunean, 11:00etatik 12:30era.
Atzo, asteartea, egin zuten sari banaketa bideo-dei bitartez, eta Joseba Odriozola erretegiko arduradunak jaso zuen saria.
16:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Errezilgo Arzallus auzoan. Ertzaintzak helikoptero bat bidali du istripua gertatu den lekura.
Ohiko zerbitzuaren %80a berreskuratuko du Azkoitiko Urbanue autobus zerbitzuak astelehenetik aurrera. 8:48tik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara ibiliko da.
Hiru udaltzain berrietatik bi hasi dira lanean jada, eta hirugarrena, astelehenean hasiko da. Koronabirusa dela eta, hainbat herritako udaltzaingoaren zerbitzuak indartu dituzte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak.