18:30ean hasiko da Arrietaren hitzaldia Elkargunean. Landaburu politikari nazionalista eta haren balioak zein diren azalduko ditu hark; izan ere, hari buruzko liburu bat ere argiratatuta du irakasle mutrikuarrak.
Lehen fasean 281 proposamen jaso dituzte, eta horietatik 156 aztertuko dituzte herritarrek bigarren fasean. Proposamenak lehenesteko hiru bilera deitu dituzte maiatza eta ekaina artean.
Ehun urte bete dira gaur Emakume Abertzale Batza sortu zenetik, eta Sabino Arana fundazioak omenaldia egin die elkarte horretako kide izan ziren emakumeei Bilboko Euskalduna jauregian. EABko kide zen Julene Urzelai azkoitiarraren iloba Tegi Urzelai omenaldian izan da.
12:45 aldera ailegatu dira herrira beste herrietako martxak, eta tren geltokian bat egin eta gero, elkarrekin egin dute plazarainoko bidea. 13:30ean plazan egindako ekitaldian azaldu dutenez, "azken urte hauetan izandako lorpenak giro onean ospatzeko" xedearekin antolatu dute gaurko Sare Eguna.
1931. urtean Euskal Errepublika aldarrikatu zuten hemeretzi udalek, tartean Azpeitikoak, eta aldarrikapen haiek gogora ekarri dituzte gaurkoan, Naziogintza taldeak antolatutako ekitaldian. Herritar ugari izan dira Sanagustin kulturgunean egin duten ekitaldian, tartean, duela 91 urte Euskal Errepublikaren aldarrikapena egin zuten herrietako udaletako ordezkari hainbat. Omenaldia jaso dute Azpeitian udal adierazpen hura onartu zuten hautetsien senideek.
Hamabi urte egin ditu Frantziako espetxeetan preso, ETAko logistika militarreko kide izatea eta Jean-Serge Nerin poliziaren hilketan parte hartzea leporatuta. Gaur goizean atera da Mont de Marsango espetxetik.
Jokin Urain idazleak egingo du aurkezpena, 18:30ean hasita, Portalen. Txomin Iturbe militante independentistaren biografia da Urainek aurkeztuko duena.
Onartutakoa "hankamotz" geratzen dela iritzi dio koalizioak, eta bere ustez, udaltzainen hurbiltasuna, euskararen erabilera eta lanpostuen egonkortasuna bermatuko luken plana sustatu beharko litzateke.
Krosa ez ezik, musika emanaldiak, bazkaria, magia ikuskizuna eta manifestazioa izango dira. Dagoeneko zabalik da lasterketan izena emateko epea, eta salgai daude Skabidea eta Mafalda taldeek eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrerak.
Mikel Arregi Zestoako alkateak eta Iñaki Ostolaza Zumaiakoak atzo egin zuten urte hasieratik eskatuta zuten agerraldia.
Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoako tokiko zaintza ekosistemen diseinuei eta garapenei buruzko jardunaldia egin dute gaur Pasaian, eta han izan dira Mikel Arregi Zestoako alkatea Leire Goenaga Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua.
Asteazkenean, hilak 16, 19:00etan Salatxo aretoan jarri dute hitzordua. Bilera irekia izango da; beraz, interesa duen herritar orok parte hartu ahal izango du.