Eskuzko, gomako paletako eta zesta-puntako Gipuzkoako Herriarteko txapelketetan hartuko dute parte Aiak, Azkoitiak, Azpeitiak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumaiak.
Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten bigarren aldia izango da Peña eta Cubelos kirolarientzat. Espainiako selekzioarentzat Tokiorako ziurtatutako tokia eskuratu du gaurkoan bikoteak.
ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute bihar Zestoan, 12:00etan. Momentuz, ez dute beste mobilizaziorik deitu eskualdean. Sektore publikoaren kontratazioetan "gehiegizko behin-behinekotasuna" salatuko dute. Zestoan udal zerbitzuak itxita egongo dira bihar.
Azpeitiko Udalak eta SOS Arrazakeriakek elkarlanean jarriko dute martxan zerbitzua, atzerritik Azpeitira etorritako herritarren oinarrizko eskubideak bermatzeko eta horiei laguntza eskaintzeko. Ostiraletan eskainiko dute zerbitzua Baigera 1en, 10:00etatik 14:00etara. Besteak beste, bizileku eta lan baimenak, herritartasun ziurtagiria nahiz osasun zerbitzuetarako sarbidea lortzeko izapideak egiten lagunduko diete herritarrei.
Eremu gorrian dago Getaria, eta inguruko herriak ere antzerako egoeran daudenez, Ekoizle Txiki eta Jasangarrien Sanpruentzako I. Azoka atzeratzea erabaki dute. "Aste batzuk beranduago" ospatuko dute.
Bilera larunbatean, apirilak 24, izango da, Lauburu guneko proiekzio gelan, 12:00etan hasita. Interesa duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera, eta animatzeko deia egin die udalak.
Udalak elkarteak zein haien jarduerak diruz lagunduko ditu, eta maiatzaren 17a bitartean izango da eskaerak egiteko epea. Laguntza horien bitartez, elkarteei zenbait eremutan esku-hartzen lagundu nahi die erakundeak; besteak beste, kirol, kultura eta euskara sustapenean.
Urola Kostako herrietako egoera ez da batere ona. Atzo 77 positibo atzeman zituzten eskualdean gauzatutako PCR eta antigeno probetan; horietako gehienak Zarautzen, Azkoitian, Orion eta Zumaian. Hego Euskal Herrian behera egin du positibotasun tasak, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du ospitaleratutako pertsonen kopuruak; are gehiago, atzo zenbatu zuten azarotik izan den ospitaleratze kopuru altuena.
Oinarrizkotik oinarria aldatu kanpainaren barruan eskainiko dute solasaldia. Iraitz Elordi arituko da hizlari, eta aurreratu duenez, hizpide izango dituzte, besteak beste, oinarrizko beharrizanen inguruan egiten duten hausnarketa, pandemiaren aurreko testuingurua eta pandemiak utzi duenaz duten irakurketa, proiektuaren sorreraren faseak, hala nola ikerketa eta garapena eta aurrera begirako asmoak. Solasaldia 18:30ean hasiko da Sanagustinen. Zapatuan elkartasun azoka egingo dute Azpeitiko plazan.
Bihar izango da estreinaldia, eta zinemagile zarauztarrak aurkeztuko du emanaldia Modelo aretoan.
10 eta 14 urte bitarteko haurrei eta horien familiei zuzendutako tailerra izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da Azpeitiko Ekoetxeara deituta. Goizean egingo dituzte saioak, bi txandatan.
Aurrerantzean, haur eta gazte literatura txandakatuko dute sariketan –aurten, gazteei zuzendutakoarekin hasiko dira–, eta 5.500 eurora igo dute sari ekonomikoa.
Olaizolak patinaje artistikoan eta Juaristik iraupen eskian, biek ere emaitza bikainak erdietsi dituzte aurtengo denboraldian. Nagore Alkorta alkateak eta Egoitz Arruti Kirol batzordeburuak oroigarri bana eman zieten atzo arratsaldean, udaletxean egin zuten ekitaldian.
Joan den larunbatean ibilaldia egin zuten Agiro mendi klubak antolatuta, eta gozatu ederra hartu zuten txangoan parte hartu zutenek.