San Joan bezperan sartutako lizarra agurtzeko ekitaldiak elkartu zuen jende pixka bat kalean, baina segurtasun neurriak gordeta eta partaidetza mugatuarekin egin zuten arbolaren agurra ere.
Aurreko urteetan egindako emanaldiak ‘online’ ikusteko aukera izango da maiatzean zehar ‘Baleike.eus’ webgunean. Tailerrak ere Internet bidez jarraitzeko aukera izango dute herritarrek.
Hirugarren adineko herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa bultzatzeko asmoz Zarauzko kiroldegiko monitore taldeak prestatutako bigarren saioa ikusgai dago dagoneko. Urolako Komunikazio Taldeko #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoaren barruan kokatzen da ikus-entzunezko hau.
Datorren denboraldia prestatzen dabiltzala-eta, aste honetan etxean jokatuko dituzten bi partiden berri eman dute: bata gaur bertan, ostegunean, Real Union talde irundarraren aurka, eta bestea etzi, larunbatean, Avance C.D. madrildarren kontra.