'Guka' gehigarriaren bigarren zenbakia argitaratu zuten UKTko hedabideek apirileko aldizkariekin batera. Ibon Oregi triatleta eta Aitor Frantzesena 'Gallo' surflaria dira protagonistak, eta kirolak eta istripuak batzen dituzte. Oztopoak gainditzeari buruzko elkarrizketa da honako hau.
G-Naturaldia egitasmoaren barruan, 'Mountain' dokumentala emango dute gaur, 19:00etan, Soreasu antzokian. Ondoren, Edurne Pasabanekin solasaldia izango da. Mendiaz eta hitzaldian azalduko duenaz aritu da mendigoizalea.
Iraupen eskiko denboraldia amaitu berri du Alaia Juaristik (Azpeitia, 2004), eta ez ditu nolanahiko emaitzak eskuratu aurtengo sasoian. Espainiako Txapelketan lehen postua eskuratu du bi modalitatetan, Espainiako Kopako txapelduna izan da eta bere buruari jarritako erronka nagusia ere bete du: Europako Kopara sailkatzea. "Gustura" dago kirolaria.
Zizurkilgo Fraisoro sehaska etxetik 12.000 haur eta 3.500 emakume inguru igaro ziren mende batez. 2011n, Garciak liburu bat idatzi zuen, eta zerbitzu hura nolakoa zen azaldu; orain, berrargitaratu egin du, datu gehiagorekin.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak sustatuta, elkartasun azokak egingo dituzte apirilean zehar Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. 'Oinarrizkotik oinarria aldatu' izenburua jarri diote kanpainari, eta proiektu hori gizarteratzeko, hainbat hitzaldi antolatu dituzte. Horietako bat emango du Beñat Aldalurrek; 'Faxismoa: arraza eta klase aldagaiak bere historian zehar' izenburupean ariko da, bihar, 18:30ean, Azkoitian.
Josu Gonzalez —Zarautz, 1981— musikaren eta soinuaren munduan murgilduta bizi da, afizioz eta ofizioz. Berri Txarrak taldearen Dardara dokumentalean parte hartu du azken hilabeteetan, eta berea izan da filmaren soinua editatzeko eta nahasteko ardura.
Etxe ondoan eskalatzen hasi, eta Munduko Kopan lehiatzera iritsi zen Leire Agirre. 'Berria'-n egin dioten elkarrizketa honetan nabarmendu du eskaladan garrantzitsua dela psikologikoki ondo prestatuta egotea. Egun, osteopatia eta eskalada batuko dituen proiektu bat prestatzen ari da.
Korrikalari aiarrak gustuko du mendian lasterka egitea, eta gorputzak eusten dion arte jarraitzeko asmoa du: "Nire adinarekin oso indartsu sentitzen naiz oraindik". Mendian asfaltoan baino gutxiago sufritzen dela dio.
Naturari dion maitasunak bultzatuta, Aitziber Sarobek hura kontserbatzeko borrokan darama bizitza guztia. Bidean aldeko baino kontrako gehiago topatzea "nekagarria eta etsigarria" izan daitekeela onartu duen arren, berean jarraituko du lanean.
Anaitasuna futbol klubeko gizonezkoen talde nagusiaren entrenatzailea da Artetxe. Gustura dago Azkoitiko taldea Errege Kopara sailkatu delako.
Joan den astean lurrikara izan zen Beizama eta Itsasondo artean, eta horren harira, Arturo Apraiz EHUko geologoa elkarrizketatu du 'Gipuzkoako Hitza'-k.
Hondartza denboraldi “arraroa” espero dute Zarautzen. Hala dio Ibon Elorza toldozainak (Zarautz, 1961), edo toldozain ohiak, aurten ezingo baitute hondartzan toldorik jarri. Debekuak “egoera zailean” utzi dituela aitortu du, “negu guztia udako denboraldiari begira lanean” pasatu eta gero ezingo dutelako ordainik jaso. Udalak, baina, zeregin berria jarri die hastear den denboraldirako: toldozainak arduratuko dira hondartzako sarbideak eta edukiera kontrolatzeaz.