Zestoan, lau lagunen ekimenez, Sastarraingo harrobia berritu dute, Sokaitz taldearen laguntzarekin, "seguru eta eroso" eskalatzeko. Gai horren inguruan, honako erreportajea landu du 'Gipuzkoako Hitza'-k.
Igande honetan, apirilaren 18an, Xabier Lizardi idazlearen jaiotzaren 125. urteurrena izango da. Bere lan-eskerga eta ekarpena nolabait presente daude oraindik ere. Lizardiz aritzeko, hiru zarauztarrekin egon da HITZA: Iñigo Agirre Lizardiren bilobarekin, Anjel Lertxundi idazlearekin, eta Iñaki Uria kazetariarekin.
Aiako Lur Alkartasuna Kooperatibak ehun urte bete ditu aurten, eta urteurren borobila ospatu nahi dute bazkideek, proiektuan parte hartu duten guztiek egindako lana aitortzeko.
Jone Osa, Tamara Fernandez eta Mila Baquedano dira herriko dantza elkarteko 52 bazkideetako hiru, eta elkarteaz solastu dira. Sorreratik dago Osa, eta haren lekukoa Fernandezek eta Baquedanok hartu zuten. Urteurrena abenduan emanaldi handi bat eskainiz ospatu nahi lukete, baina oraindik ez dute ezer aurreratu nahi. Astindu Eguna, berriz, maiatzaren 1ean ospatuko dute.
Azpeitiko Tren Museoan ilara luzeak, Zumaiako flyscha ezagutzeko barkua aurrera eta atzera eten gabe, Zarauzko Arte eta Historia museoan ohi baino jende gehiago, eta Zestoako Ekainberri eta Lilin tokirik gabe. Bertakoa ikusiz eta bertakoaz gozatuz igaro dituzte herritarrek eta bisitariek opor egunak, eta aipatutako museo eta bisitetako arduradunak gustura dira bisitari kopuruekin, bideo-erreportaje honetan kontatu dutenez.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeko kideek arropa asko jasotzen zuten herritarrengandik, eta guztia gordetzeko nahikoa leku ez zutelako erabaki zuten gunea handitzea. Lan horietan parte hartu duten lau herritarrekin solasean aritu da UROLA KOSTAKO HITZA.
Hasi berria da antxoaren kanpaina, eta aurreikuspen onak dituzte arrantzaleek. Hala ere, antxoaren kuota kudeatzea beren esku egotea nahiko lukete, berdelarekin eta txitxarroarekin gertatzen den bezala. Aurrera begira, arrantzale gazteak ezin erakartzeak kezkatzen ditu gehien. Batez ere patroiak eta mekanikariak behar dituztela diote. Getariako Elkano kofradiako idazkari Josu Ezenarroren hitzak jaso ditu erreportajean aste honetako 'Gipuzkoako Hitza'-k.
Aranzadi zientzia elkartea memoria historikoa lantzeko ikerketak egiten ari da Gipuzkoako hainbat herritan. Helburua da 1936az geroztik herriz herri jazo diren giza eskubideen urraketak azaleratzea. Ione Zuloaga azkoitiarra da horretan dabilen ikertzaileetako bat, eta harekin hitz eginda erreportajea osatu dute 'Gipuzkoako Hitza'-ko lankideek.
Mundua aho zabalik utzi dute Andoni Bastarrikak (Azpeitia, 1970) hondarrarekin egiten dituen eskulturek. Eta ez da esateko modu bat edo gehiegikeria bat, ez; halaxe izan da.
Bombas Itur enpresak ehun urte bete ditu. Maiatzaren 20an izan zen mendeurren eguna, baina, tamalez, egungo osasun krisiak ospakizunetarako aukera oso gutxi utzi die enpresako kideei.
2006an hasi zuen Arraio Irratiak ibilbidea, gaurko egunez. Aurtengo urteurrena berezia izango da, irratsaio berezia antolatu dute arratsalderako, eta herritarrak beraiekin batera ospatzera gonbidatu dituzte.
Eusko Label liga egiten bada uda honetan, ez da aurreikusten lehiaketa sistema aldatzea. Berria egunkariak landu du erreportajea.