Duela bost hilabete erori zen Azpeitiko Sistiaga erreka eta Kukuherri arteko bidea, eta ordutik etxera joateko bidea itxita dutela salatu dute Sistiagako bizilagunek. Arazo hori konpontzeko bitartekoak jartzeko eskatuz, honako mezu hau bidali du Oroitz Segurolak.
Urola Bizirik natur taldeak azpimarratu du egun mahai gainean dagoen Capital Energy enpresaren proiektuak "alderdi grisak" dituela eta aerosorgailuen eraikuntzak "ezer gutxi aldatuko" duela errealitatea. Hona hemen erredakziora bidali duen gutuna:
Iñaki Segurolaren heriotzaren harira, Kulturaz kooperatibak kaleratutako idatzia da honako hau. "Doluz gaude kulturan dihardugun asko, urratu handi batek hartuak gaitu", adierazi dute.
Iñaki Segurolaren heriotzaren harira, honako gutun hau idatzi du Eneritz Albizu Lizaso Azpeitiko Udaleko Kultura eta Euskara batzordeburuak.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak martxan jarri duen 'Ogi apurrik ez! Elkartasuna eta borroka' kanpainaren harira, honako artikulu hau idatzi dute Iraitz Elordik, Ania Diezek eta Ortzi Alberdik.
Azpeitiko Oinatz animalista elkartearen gutuna.
Agur mezu bat bidali du Sostenipe talde feministak UROLA KOSTAKO HITZAra, bere ibilbidea bukatutzat ematen duela jakinarazteko. Zazpi urteko ibilbidea izan du taldeak, eta herrian "kontzientzia feminista zabaltzea" izan dute helburu, besteak beste. "Harro gaude Azkoitia feministago baten alde egindako lanagatik", azaldu dute.
Duela astebete hil zen Tomasa Kerejeta Garmendiaren etxekoek honako gutun hau bidali dute Urola Kostako Hitzara, amaren gaixotasun prozesuan jasotako babesa eskertzeko.
Luis Juaristi Urola Bizirik natur taldeko kideak honako gutun hau idatzi du Urola ibaian ikus daitekeen plastiko pilaz kezkatuta. Herritarrei nahiz erakundeei gaiaz kontzientzia hartzeko deia egin die hark.
Joan den ostiralean, Orion izandako eraso matxista "oso larri" baten berri eman zuten Xaltxerek, eta orain, mobilizatzera dei eginez, honako gutuna plazaratu dute eskualdeko beste hainbat talde feministekin batera:
Aitor Unanuek artikulu hau idatzi du, atzo Azpeitian danborra jotzen irten zen taldearen gainean.
Honako iritzi artikulu hau bidali dute Gazte Koordinadora Sozialistan diharduten eskualdeko hiru gaztek: Sara Etxabe zumaiarrak, Martxel Aldai aiarrak eta Aritz Etxabe zarauztarrak.
Aizarnako eskolako ikasleek Zestoako ikasleekin egin izan dituzte eskola kiroleko jarduerak, baina aurrerantzean ez dute horretarako aukerarik izango. Izan ere, ez dute burbuila berekoak ez diren haurrak eskola kirolean elkarrekin aritzeko baimenik eman erakundeek. Hori dela eta, gutuna kaleratu du Aizarnako Ahurra guraso elkarteak.
Azkoitiko San Jose egoitzako egoiliarren senideek honako gutun hau bidali dute Urola Kostako Hitzaren erredakziora. Egoitzan hainbat kasu positibo zenbatu ondoren, Eguneko Zentroa itxi dute. Egoiliarren senideek egoitzaren kudeaketa salatu dute beste behin.
2021eko gazi gozoak izan dituzte hizpide abesbatzakoek, eta 2022ra begira ere jarri dira.
Larunbatean Donostian COVID ziurtagiriaren aurka egingo duten manifestazioa dela eta, honako iritzi artikulu hau idatzi du Aitor Unanuek.
San Jose egoitzako senide taldeak gutuna bidali du Urola Kostako Hitzara, Maxixatzen komunikabideak abenduko aldizkarian egoitzari buruz kaleratu duen erreportajearen harira. Hona hemen idatzia osorik:
Kezkatuta gauden guraso batzuk gara, eta azken aldian Zumaian izan diren gertakari tamalgarriei buruz hausnarketa bultzatu nahiko genuke. Azken bolada honetan gure herrian bortxaketak, txikizioak etab. gertatu dira. Urriko lehen asteburuan gertatu zenaren inguruan idatzi nahi dugu, guztiok horren berri izateko.
Iñaki Azkue EH Bilduko kide eta Energia Berriztagarrien irakasleak idatzitako iritzi artikulua da honako hau.
Badirudi "dena libre da" mezua zabaltzen ari dela, eta ez gaude ados. Gure ustez, beste balore batzuk sustatu behar dira.
Azkoitiko EH Bilduk Floreagako igogailuaren lehen faseko lanen "gainkostua" salatu du, eta Udal Gobernuari datozen proiektuak "sakonago lantzeko" eskatu dio.
San Jose egoitzako egoiliarren senide talde batekin hainbat bilera zein hizketaldi egin, eta egoitzako lizitazio agiriak aztertu ondoren, Azkoitia Bai eta Azkoitiko EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundira eta Kabiara ondorengo gutuna helaraztea erabaki dugu. San Jose egoitzaren egoera azaltzeaz gain, hainbat eskaera egin ditugu. Dagoeneko jaso dugu Elena Basagoiti Kabiako zuzendariaren erantzuna, gure eskaerak aztertuko dituztela esanez eta eskaerez hitz egiteko bilera batera deituko gaituztela adieraziz. Momentuz, Foru Aldundiaren erantzunik ez dugu jaso.