Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Aia
      • Aizarnazabal
      • Azkoitia
      • Azpeitia
      • Beizama
      • Errezil
      • Getaria
      • Orio
      • Zarautz
      • Zestoa
      • Zumaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Herriak
    • Aia
    • Aizarnazabal
    • Azkoitia
    • Azpeitia
    • Beizama
    • Errezil
    • Getaria
    • Orio
    • Zarautz
    • Zestoa
    • Zumaia
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Iritzia
  • Agenda
    • Egutegia
    • Zerrenda
    • Gaur
  • Gehigarriak
    • HARA!
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Nagore Alkortaren iritzia: "70 urte, eta hemendik aurrera zer?"

Nagore Alkorta EH Bilduren datorren urteko udal hauteskundeetarako alkategaiak honako iritzi artikulu hau kaleratu du, gaur, abenduak 10, giza eskubideen aldarrikapenaren 70. urteurrena dela eta.

2018/12/10
Urola Kostako Hitza
IMG_0757_M4zJlo1_content “Astelehen honetan, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak giza eskubideen aldarrikapen unibertsala onartu zueneko 70. urteurrena ospatuko da. Dokumentuaren egileetako bat René Cassin baionarra izan zen. Bertan, giza eskubideak askatasuna, justizia eta bakearen oinarri direla ezartzen da. Giza Eskubideen Deklarazioa gerraosteko testuinguruan landu zen, eta bere onarpenak berebiziko garrantzia izan zuen. Izan ere, giza eskubideak gizakioi badagozkigu, gizaki izate hutsagatik. Beste kontu bat da, ordea, horiek publiko egitea eta dagokion lege testuetan jasotzea. Deklarazio horrek gizakiak gizaki izateagatik eskubide batzuk zituela nabarmendu zuen; eta loteslea ez bada ere, eskubide horiek exijitu egin daitezke, konstituzioetan oinarrizko eskubide moduan barneratzen joan diren heinean. Hau da, egunerokoan betetzea eska daiteke. Giza eskubideen aldarrikapenak jasotzen dituen eskubideen eta askatasunen artean jasotzen dira besteak beste honako hauek: diskriminatua ez izateko eskubidea, bizitarako eskubidea, inor ezingo dela torturatua izan, adierazpen askatasuna, hezkuntzarako eskubidea eta asilorako eskubidea. Horiekin batera, eskubide zibilak eta politikoak, eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, eta horien artean, gizarte segurantza, osasun ta etxebizitza egoki baterako eskubidea. Deklarazio horrek nazioarteko eta nazio barneko arauen ardatz izan beharko luke, lehenengo aldiz giza eskubideak unibertsaltzat hartzen baititu. Denentzako izan behar dute, edozein lekuetan bizi izanda ere eta edozein izanik ere gizakiaren inguruabar pertsonala, sozio-ekonomikoa nahiz nazionalitatea. Estatu orok du horiek maila berean babesteko betebeharra, diskriminaziorik gabe, berdintasunean. Giza eskubideak banan ezinak dira, inork ezin du erabaki batzuk besteak baino garrantzitsuagoak direnik, guztiak maila berean daudelako. Eta oinarrian ideia hori izanik ere, gurean, zoritxarrez, giza eskubideen urraketen adibide nahikoa ditugu, gurean ere bai. Min asko eragin dute giza eskubideen urraketek, hainbat familia eta testuingurutan, eta guri dagokigu oraindik ere mantentzen diren urraketa horiek gainditzea eta iraganean eragindako zauri horiek sendatzeko ibilbidean ekarpenak egitea. Eta neure buruari galdetzen diot: zer egin dezakete udalek eremu horretan? Beste eskubideen artean, pertsona orok bizimodu egokia izateko eskubidea aldarrikatzen du deklarazioak. Bizitokia, mediku sorospena eta gizarte zerbitzuak. Lanik eza, zahartzaroa, gaixotasuna eta beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea. Hortxe zentratu gaitezen. Udal eskumenak baliatuz, eskain diezazkiegun herritarrei baliabideak, ahalik eta bizimodu egokiena izateko. Izan ere, horretarako gaude, herritarrei ahalik eta bizi kalitate onena eskaintzeko. Jarri dezagun gure lan egiteko ardatza pertsonaren duintasunean, gizakia izan dadila erdigunea”.

Urola Kostako albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Bakarne, Unai eta Iratik irabazi dute Beizamako sanpedroetako patata tortilla txapelketa

2022/07/02
Beizama
2

Odriozola eta Iribar garaile Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoian

2022/07/02
Zumaia
3

Lehen bi zatiak eginda, lehia betean murgildu dira IV. Goilurrak Rallyko partaideak

2022/07/02
Azkoitia

Eskaintzak

YURRITA ARRAIN KONTSERBAK

Gure berri

Urola Kostako HITZA, aurrera egiteko prest

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara
+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Nor gara

Hara!

Urola kosta

HARA! Duchenne gaixotasunari buruzko dokumental batean parte hartuko du Iren Reyes azpeitiarrak

2022/06/02
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Inazio Olazabal eta Igone Arruti beizamarrak elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian

2022/04/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Migel Angel Uzkudun 'Anbu', ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

2022/04/13
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Iker Ezama elkarrizketatu dute 'Eugeniren txokoa' kanalean

2022/02/17
Ihintza Elustondo
Urola kosta

HARA! Erik Balentziaga eskubaloi jokalari zarauztarra, 'Helmuga' saioko protagonista

2022/02/14
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Alaia Juaristi, Olinpiar Jokoen atarian Basque Teamek egindako bideoan

2022/02/02
Julene Frantzesena
Urola kosta

HARA! 'Koiteretzia' liburuaz hizketan aritu da Iñaki Segurola ETB1eko 'Artefaktua' saioan

2022/01/30
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! 1958an Zestoan izandako tren istripu bat, irudietan

2022/01/26
Anartz Izagirre
Urola kosta

HARA! Julen Azpiazu modelo azpeitiarra, Milango Modaren Astean

2022/01/18
Urola Kostako Hitza
Urola kosta

HARA! Eskualdeko hainbat lagunek egin dute bat Arantzazuko adierazpenarekin

2021/12/20
Julene Frantzesena
  • 943 89 00 17 / 943 81 38 41
  • urolakosta@hitza.eus
  • Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.