Irudimena airean Getariako Pintura Egunean

Onintza Lete Arrieta 2022ko urr. 12a, 14:26

Haurrek eta gaztetxoek eguerdi parte ederra pasatu dute marraztuz nahiz eskulanak eginez Berdura Plazako mahai luzeetan elkarren ondoan jarrita.

Pintura Eguna ospatu dute gaur eguerdi partean Getarian, Tonpe guraso elkarteak antolatuta. Haurrak eta gaztetxoak Berdura Plazan elkartu dira paperezko maskarak, marrazkiak nahiz eskulanak egiteko. Makarroiak erabili dituzte, paperezko platerak, etab.

Esperantza zen aurtengo gaia, eta traineru asko marraztu dituzte, baita formatu handian ere. Kolore marroia nagusitu da marrazki horietan guztietan.

Frontoian ziren egitekoak jardunaldia, baina eguraldi eskasa tarteko, Berdura Plazaren babesean elkartu dira azkenean.