Getariako EH Bilduk herri batzarra egingo du ostegunean

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 25a, 15:57

Berdura Plazan izango da herri batzarra, 18:30ean hasita. Koalizioaren kokapen politikoa, 2022-23 ikasturteko plangintza eta datozen urteko hauteskundeak izango dituzte hizketagai.

Getariako EH Bilduk herri batzarra egingo du ostegunean, Berdura Plazan, 18:30ean hasita. Hizpide izango dituzte, besteak beste, udal hauteskundeei begira azken hilabeteotan egin duten lana, eta inkesta orrietan jasotako iritzien eta ekarpenen balorazioa ere egingo dute. Horrez gain, iristear den hauteskunde prozesuan eman beharreko urratsak ere adostuko dituzte batzarrean.

Abiatu berri den ikasturte politikoaz mintzatzeko, berriz, Gari Mujika EH Bilduko zuzendaria nagusia gonbidatu dute batzarrera. Berdura Plazan bildutakoei koalizioak dituen erronkak azalduko dizkie hark. EH Bilduk dei egin die herritarrei herri batzarrean parte har dezaten.