Getariako EAJk ezohiko batzarra egingo du ostegun honetan

Onintza Lete Arrieta 2022ko aza. 8a, 08:31

Bilera bat dela eta, bihar egitekoak ziren batzarra egun bat atzeratu dute. Batetik, udal eta foru hauteskundeetarako hautagaien lehen itzulian alderdiaren proposamenak aztertu eta izen berriak proposatu ahal izango dituzte. Bestetik, Getariako Uri Buru Batzarrak udal hauteskundeetarako bere zerrendaburu proposamena egingo du, eta alderdikideek aukera izango dute proposamen berriak egiteko.

Getariako EAJ alderdiak ezohiko batzarra egingo du etzi, osteguna, 18:00etan Batzokian, eta herriko alderdikideak deitu ditu bertan parte hartzera. Batzarreko gai nagusia 2023ko udal eta foru hauteskundeak izango dira.

Berez bihar, asteazkena, ziren egitekoak batzarra, baina bilera bat dela eta atzeratu dute hitzordua egun bat.

Hain justu, hautagaien lehen itzulia egingo dute batzarrean. Lehen buelta horretan herriko alderdikideek ahaldun nagusi, Batzar Nagusietako presidente eta Batzar Nagusietako batzarkideen proposamenak aztertu eta izen berriak proposatu ahalko dituzte.

Horrez gain, Getariako Uri Buru Batzarrak udalerako zerrendaburu proposamena egingo du bihar, eta alderdikideek proposamen berriak egiteko aukera izango dute; bertan ateratzen diren izenak bigarren bueltara
pasatuko dira.

Azkenik, batzarra aprobetxatuko dute egoera ekonomiko eta politikoa aztertzeko batetik, eta bestetik, Udal Taldearen jardunari buruzko azalpenak emateko.