Euskaraldiko murala margotu dute Getarian

Aiora LarraƱaga 2022ko aza. 8a, 13:18
Hainbat lagun Euskaraldiko muralaren aurrean.

Getariako Euskaraldiko batzordea buru-belarri lanean ari da euskararen inguruko ariketa kolektiboa herritarren artean zabaltzeko.

Hamar egun eskas falta dira Euskaraldiari hasiera emateko, eta herria girotze aldera, Euskaraldiko murala margotu dute Getarian. Horrez gain, txapa banaketa ere abiatu du Getariako Euskaraldiko batzordeak, eta aste honetan ere ostiral arratsaldean (12:00etatik 13:30era) eta larunbat goizean (12:00etatik 13:30era) mahaia jarriko dute herriko plaza inguruan. Bertan, herritarrek txapak jasotzeaz gain, izena emateko aukera ere izango dute.

Bihar, bestalde, Getariako txakolina bertsotan izeneko jarduera egingo dute. Bertan txakolin dastaketa egingo dute bertsoekin uztartuta, eta Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak gidatuko du. Bertsotan, berriz, Libe Goenaga eta Aner Peritz ariko dira. Berdura Plazan izango da ekimena, eta gehienez 40 lagunentzat tokia egongo da, beraz, parte hartzeko izena eman beharko da Harritarten.